Maitasun pittin bat
Hotza, iluntasuna, gosea, bakardadea. Horiek dira nire aurreko bizimodua deskribatzeko erabiliko nituzkeen hitzak; izan ere, nire bizitzako lehenengo urteak kalean eman nituen, kale gorrian jaio eta hazi nintzen. Latza izan zen aro hura; baina, behin, egunsenti batean, zakar pila artean janari bila ari nintzela, bi esku bero eta suabe sentitu nituen nire gorputza besarkatzen, eta...